Yemengo 2024ko urtarrileko erasoak
Yemengo 2024ko urtarrileko erasoak | |
---|---|
Mota | gatazka armatu |
Honen parte da | Prosperity Guardian operazio |
Data | 2024ko urtarrilaren 12a |
Herrialdea | Yemen |
Parte-hartzaileak | |
Yemengo 2024ko urtarrileko erasoak 2024ko urtarrilaren 12ko goizean, Estatu Batuek eta Erresuma Batuak zenbait egin zituzten huthien aurka Yemenen. Hori Itsaso Gorriaren inguruko nazioarteko merkataritzako ontziei 2023ko urriaren 19tik matxino hutien erasoei erantzuteko izan omen zen. Erresuma Batuko Kabinetea elkartu egin zen eta lehen ministroak, Rishi Sunak kontserbadoreak, errepresalia-erasoak jaurtitzeko baimena eman zuen. Leherketen berri eman zen Sanan —Yemengo hiriburua—, Al Hudayda eta Dhamarean. Estatu Batuetako funtzionario batek erasoak amaitu zirela eta Washingtonek eraso horiei erantzuteko eskubidea zuela jakinarazi zuen. Helburuak hauek omen ziren: zentro logistikoak, aireko defentsa-sistemak eta huthien armak gordetzeko tokiak.